Modification simplifiée n°1 du PLU :
Le dossier est consultable en mairie pour concertation.
Abendoaren 22an
17:30 abiatzea elizako plazan eta bukatzea Plaza Xokon.
HITZARTZE PUBLIKOA
Energia berriztagarrien ekoizpenerako azelerazio-eremuak
2023ko azaroaren 28tik abenduaren 15era
Bilkura publikoa azaroaren 28an, asteartearekin, 20:30ean
2023ko martxoaren 10eko 2023-175 Legeak, energia berriztagarrien ekoizpenaren azelerazioari buruzkoak, finkatzen du, herriek “azelerazio-eremuak” sortzen ahal dituztela, herritarrekin adostu edo hitzartu ondotik, energia berriztagarriei buruzko proiektuak garatzeko.
Eremu horietan, ingurumenari loturiko baimen bat behar duten proiektuen instrukzio-epeak laburtzen ahalko dira eta horrez gain, dispositibo ekonomikoak errezibitzeko lehentasunezko aukera irekiko zaie (oraindik modalitateak ez dira finkatuak). Zerrenda horretan sartzen ez diren proiektuak bide normaletik garatzen ahalko dira, abantaila horiek gabe.
Energia berriztagarrien azelerazio-eremuak identifikatzeak ez du baitezpada erran nahi proiektu bat abiatuko denik. Momentuko, herriek garapen horri erantzuten ahal dieten eremu publiko edo pribatuak zerrendatuko dituzte, eguzki-energiaren garapenari (babesturiko monumentu historikoetatik kanpoko eraikinak, aparkalekuetako aterpeak, lurreko instalazioak) edo energia eolikoaren garapenari (oihanean, bizilekuetatik kanpo) lotuak.
Ondotik, proposamen horiek prefekturari helaraziko dizkiogu
Hainbat kartografia aztertu ondotik, iduri luke gure herrian energia ekoizteko prozesurik egokienak fotovoltaikoa, termikoa, hidroelektrikoa eta biomasa direla.
Lege horren xedeetariko bat herritarrek eremu horien hautaketan parte hartzea da.
Proiektua aurkezteko, proposatzen dizuegu 2023ko AZAROAREN 28an, ASTEARTEArekin, 20:30ean biltzea, herriko etxean.
Herriko etxean kaier bat izanen da zuen galderak, dudak eta proposamenak biltzeko.
Hitzartze-fasea 2023ko abenduaren 15ean bukatuko da, 18:00etan.
https://www.ecologie.gouv.fr/planification-des-energies-renouvelables-et-donnees
Leitzor asiatikoa harrapari izugarria da erleentzat.
Hemen loturik zepo baten egin-moldea.
Modification simplifiée n°1 du PLU :
Le dossier est consultable en mairie pour concertation.