Baigorri - Baigorriko Herriko Etxearen webgune ofiziala

  • BAZTAN ETA BAIGORRIKO GAZTEEN ARTEKO TOPAKETA BAZTAN ETA BAIGORRIKO GAZTEEN ARTEKO TOPAKETA

    Baigorriko gazte estimatuak,

    Baigorriko eta Baztango herriko etxeek “Atzoko, gaurko eta biharko sareak” proiektua garatzen ari dira.

    Proiektu hunen bidez bi ibarretako biztanleen arteko harremana atxiki eta uztartu nahi da. Historian urrun iragan behar ginuke bi ibarren arteko lehen trukaketak hautemateko. Hauek gizarte biziaren, kontrabandoaren eta beste gertakizunen testuinguruan gertatzen ziren… Gaur egun beste motakoak dira, elkarteen, ospakizunen, laborantzaren edo ekonomiaren inguruan murgiltzen diren heinean.

    Bide beretik, bi herriko etxeek giza-sare aberats horren gertakariak nahi lituzkete erakutsi, lehengo harremanak zoin ziren ikasteko eta gaurkoak ulertzeko gisan.

    2008-2011 urteen artean sortu zira? 2023ko apirilaren 14tik 16rat, ostiraletik iganderat Baztanen antolatzen dugun egonaldia zuretzat da!

    Egonaldia urririk da. Izena eman dezakezu 06.43.62.23.22 telefonora deituz edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz martxoaren 3a aintzin.

    Zure lagunak motibatu eta trukaketan parte har ezazu!

    Zure izen emaitearen beha gira!

    Baigorriko eta Baztango herriko etxeak

    2023 Ots. 17 in Argibide baliagarriak
  • BILDUMA 2023/01/20
    2023 Urt. 20 in Argibide baliagarriak
  • PALEOGRAFIA TAILERRA urririk PALEOGRAFIA TAILERRA urririk
    2023 Urt. 03 in Argibide baliagarriak

Agerkariak

Herriko kontseiluaren agiri eta delibero guziak atzeman itzazu

Fitxa baliagarriak / inprimakiak

Zure zerbitzu publikoak linean

24 Ots.

Enquête mobilité

La mobilité dans la vallée, qu'en penses-tu ?!?

Remplis l'enquête d'AIBA en ligne : https://forms.gle/1U5SfLByoGryKdeB7

Plus on aura de réponses, plus on aura de poids pour pouvoir changer ou créer ce dont on a besoin.

 

  • Imprimer