Diziplina anitzeko osagarri etxea

Joan den urriaren 3an, diziplina anitzeko osagarri etxearen estreinaldia iragan da. Jaun Auzapezak jendeari oroitarazi dazko berritzeko egin diren obra haundiak eta eskatu diren diru laguntzak. Paradaz baliatu da diru emaile guzien eskertzeko.

Jaun Auzapezak azpimarratu du zoin inportanta den kalitatezko zerbitzu publikoaren atxikitzea. Zehaztu du bertze proiektu batzuk aipatzen ari direla Ibarraren gaineko aldeko hautetsiekin, lurraldearen dinamikaren sustatzeko eta bizi kalitate hobearen segurtatzeko.

Gau egun, bastimendu horrek 18 sendagile biltzen ditu, horien artean mediku berri bat izanki. Luza gabe, bigarren mediku batek jin behar luke.

Profesional horiekin harremanetan sartzeko: 05.59.37.42.08

  • Imprimer