Argibide baliagarriak

Baigorriko gazte estimatuak,

Baigorriko eta Baztango herriko etxeek “Atzoko, gaurko eta biharko sareak” proiektua garatzen ari dira.

Proiektu hunen bidez bi ibarretako biztanleen arteko harremana atxiki eta uztartu nahi da. Historian urrun iragan behar ginuke bi ibarren arteko lehen trukaketak hautemateko. Hauek gizarte biziaren, kontrabandoaren eta beste gertakizunen testuinguruan gertatzen ziren… Gaur egun beste motakoak dira, elkarteen, ospakizunen, laborantzaren edo ekonomiaren inguruan murgiltzen diren heinean.

Bide beretik, bi herriko etxeek giza-sare aberats horren gertakariak nahi lituzkete erakutsi, lehengo harremanak zoin ziren ikasteko eta gaurkoak ulertzeko gisan.

2008-2011 urteen artean sortu zira? 2023ko apirilaren 14tik 16rat, ostiraletik iganderat Baztanen antolatzen dugun egonaldia zuretzat da!

Egonaldia urririk da. Izena eman dezakezu 06.43.62.23.22 telefonora deituz edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz martxoaren 3a aintzin.

Zure lagunak motibatu eta trukaketan parte har ezazu!

Zure izen emaitearen beha gira!

Baigorriko eta Baztango herriko etxeak

Baigorriko auzapezak eta Herriko kontseiluak desiratzen dautzuete urte berri on bat !

Klimarentzat, jestu ona egizu, Declics energia-ura erronkan parte hartuz !

2022ko abendutik 2023eko apirilara, Ipar Euskal Herriko CPIE elkarteek, Euskal Hirigune Elkargoko laguntzari esker, antolatzen dute Declics energia - uraerronkaren 7. edizioa.

DESAFIOA : Ura eta energia kontsumoak % 8az apaltzea, erosotasunik galdu gabe, eko-jestusinpleekin. Ingurumenaren zaintzen parte hartzeko manera ezin hobea, familiarekineta etxetik ! Eta zuen fakturen prezioa apaltzeko!

NOLA PASATZEN DA ? : Taldeka eta animatzaileekin, zure egunerokotasuna aztertuko duzu (argiztapena,berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, eta abar) eta emeki emekierronkarentzat finkatu helburuen lortzeko usaia berriak plantan jarriko dituzu. Zurelaguntzeko tailer, bisita eta topaketak proposatuak izanen zaizkizu.

SARIA ZER DA ? :

- Desafio hastapenean, lehen 60bat familia ura eta energia kontsumoak apatzekoKit bat ukanen dure urririk.

- Desafio bukaeran, bi sari izanen dira: energia ekonomia hoberenaren saria,uraren ekonomia hoberenaren saria

 

NORK PARTE HAR DEZAKE ?

Erronka urririk da eta Ipar Euskal Herriko biztanle guziei idekia da, izan bakarrik,bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe.

Haatik, baldintza teknikoak badira :

- Ordenagailu bat, Internet konexio bat eta helbide elektroniko bat ukan edosarbidea izan ;

- 2021ko eta 2022ko ur eta elektrizitate fakturak zure esku izan ;

- Energia ekonomiak faltsutzen ahal lituzkeen obra handirik ez eginik izan(isolazioa, baloi termodinamiko baten instalakuntza, etab.) ez eta ere 2021an edo2022an etxe aldaketarik eginik izan.

 

NOIZ ? : 2022ko abenduaren 1etik 2023ko apirilaren 1era

Informazio gehiago ukaiteko edota izena emaiteko, animatzaileekinkontaktuan sartu:

Laurence Goyeneche (CPIE Pays Basque)Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla., 05-59-37-47-20

Laurence Elicetche (CPIE littoral basque)Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla., 07-66-03-46-47

Langile eta ikasle, Baigorriko Lantoki Partekatua idekia da!

Hemen lan egin edo ikasi dezakezu.

Izen-emaite inprimakia telekarga ezazu.