BAIGORRIKO Herriko Etxeak plazer haundirekin jakinarazten dauzu herriaren webgune ofizialaren sortzea. Webgune hortan, luza gabe, Baigorrin ontsa eta hobeki bizitzeko baliagarri izanen zauzkizun informazioak atxemanen dituzu.
Lehenik, Herriko Etxeko komisioak kudeatzen dituzten hautetsien ezagutza eginen duzu. Herriko kontseiluan hartu delibero guzien berri ukanen duzu, bai eta egiten diren eta heldu diren proiektuen berri ere. Herriaren barneko urbanismoari edo zerbitzueri buruzko galde batendako, jakinen duzu nori aipa.
Berdin da eskola bizi, diru laguntza galde, herriko salen erabiltze, hilerrien kudeaketa edo genealogia aferendako, ahantzi gabe agenda, horrek urte guzian Baigorrin iraganen diren gertakarien eta animazioen berri emanen baitauzu.
Erregularki osatuko ditugun sail anitz ukanen dituzu eskura. Sail horiek maila soziala, ekonomia, kultura, kirolak eta aktibitateak, ingurumena, elkarteak, haurren eta gazteen alorrak aipatuko dituzte.
Lan eginen dugu webgune hori ahal bezain osoa izan dadin. Horren hobetzerat laguntzeko, ukaiten ahal dituzuen ideien aipatzeko ez duda. Laster arte.
Jean Michel COSCARAT, Baigorriko auzapeza