Astialdiak

TAISIALDI elkarteak TAICHI CHUAN eta QI QONG klaseak antolatzen ditu. Bi kirol horiek txinatarrak dira eta hango bilakaera bide tradizionalak dira. Gorputzaren eta izpirituaren harmonizatzea dute xede, bai eta norberaren barne­-barnean orekaren eta hobeki izaitearen arteko oreka sotil baten sortzea.

Klaseak

QI GONG
Asteazkenetan 18:15etarik 19:30etarat, plazaxokon

TAI CHI CHUAN
Asteazkenetan 19:30etarik 21h30etarat, plazaxokon

Harremanak

- Jean-François SERVIER - Le fer et la soie elkartea : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  - tel : 05 24 34 16 10 

- Christiane ETCHEPARE : 06 76 17 83 18

Aroak nahi badu, lorategi publikoan biltzen gira 14:30 – 15:00etarik goiti. Taldeen osaketa partida bakotxean zortean tiratzen da. Binakako edo hirunakako taldeak izaiten dira, jende kopuruaren arabera (usaian 8 eta 12 pertsonaren artean, bi aldiz gehiago udan).
Parte hartzaileak ez dira deusetarat behartuak (umore ona salbu), parte hartzea libro da, elkarteko kide izan gabe ere.
Usaian, hiruzpalau partida egiten ditugu, bakotxak irauten duen denboraren arabera, eta arratsaldea gure lokalean bukatzen da, edari fresko batzuen inguruan.
Uda denboran, 3 partidako 4 lehiaketa ttipi antolatzen ditugu, taldeen osaketa partida bakotxean zortean tiratuz eta jokalariak erdietsi emaitzen arabera sailkatuz. Parte hartzaileek sari batzuk eskuratzen dituzte, sari horiek parte batean herriko saltzaileek eta ostalariek eskainirik.
Parte hartzaile jarraikienak eta beren esposak sasoi hondarreko apairu batean elgarretaratzen dira.

Harremanak :

CHASSERIO Bernard
Lutchenia, Postako karrika
Tel : 0559374185 - 0642462688


JAUREGUY Christian
6, Etxemendy lot.
E­maila : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


Peuziat J. Marie
Bastida

Badu kasik 30 urte Leize Mendi klubak mendizale suharrak biltzen dituela. Haren aktibitate nagusia, espeleologia, 1986an sortu zen, Aldudeko eta Baigorriko baleako leizeen esploratzen ari ziren Baigorriko suhiltzaileek sustaturik. Gaurko egunean, lekuko esplorazio horiek haren motibazio nagusia izanik ere, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan ari da, bereziki Arbailetan eta San Martingo Harriko karst eremuan, karst eremu hau mundu osoan famatua izanik.
Lurpeko munduaren ezagutzea eta esploratzea usaia handia duten espeleologo batzuen eta federazioko irakasle batzuen eskutik egiten da. Maila eta adin guziak badira klubean eta ateraldiak pertsona bakotxaren mailaren eta gogoen arabera antolatuak dira. Espeleologia ateraldi batzuk zenbait oren irauten ahal dute, bainan beste batzuetan egunak egoiten ahal gira lurpean. Leize Mendiko kideen artean, Prefeturak behar orduetan lurpean esku hartzeko errekisizionatzen ahal dituen espeleologo sokorritzaileak badira. Gure tutoretza Federazioak, Fédération Française de Spéléologie erakundeak, formakuntza antolatzen du eta federazioko diplomak emaiten ditu.
Leize Mendi ez da bakarrik espeleologia kluba. Meategien esploratzea, arkeologia, mendiko ibilaldiak, arroila-­jaitsiera eta eskalada ere egiten dira.
Arroila-­jaitsiera aktibitate biziki dinamikoa da klubean, ateraldi anitz egiten dira uda denboran. Kide bat baino gehiagok arroila-­jaitsierako diploma federala badute.
Leize Mendik plazerez errezibituko zitu gure aktibitate desberdinen ezagutarazteko eta zure formatzeko, praktika sakonagoa ukan dezazun.

Harremanak

Lehendakaria : Alexis AUGUSTIN
Tel. : 06 15 72 31 37