Badu kasik 30 urte Leize Mendi klubak mendizale suharrak biltzen dituela. Haren aktibitate nagusia, espeleologia, 1986an sortu zen, Aldudeko eta Baigorriko baleako leizeen esploratzen ari ziren Baigorriko suhiltzaileek sustaturik. Gaurko egunean, lekuko esplorazio horiek haren motibazio nagusia izanik ere, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan ari da, bereziki Arbailetan eta San Martingo Harriko karst eremuan, karst eremu hau mundu osoan famatua izanik.
Lurpeko munduaren ezagutzea eta esploratzea usaia handia duten espeleologo batzuen eta federazioko irakasle batzuen eskutik egiten da. Maila eta adin guziak badira klubean eta ateraldiak pertsona bakotxaren mailaren eta gogoen arabera antolatuak dira. Espeleologia ateraldi batzuk zenbait oren irauten ahal dute, bainan beste batzuetan egunak egoiten ahal gira lurpean. Leize Mendiko kideen artean, Prefeturak behar orduetan lurpean esku hartzeko errekisizionatzen ahal dituen espeleologo sokorritzaileak badira. Gure tutoretza Federazioak, Fédération Française de Spéléologie erakundeak, formakuntza antolatzen du eta federazioko diplomak emaiten ditu.
Leize Mendi ez da bakarrik espeleologia kluba. Meategien esploratzea, arkeologia, mendiko ibilaldiak, arroila-jaitsiera eta eskalada ere egiten dira.
Arroila-jaitsiera aktibitate biziki dinamikoa da klubean, ateraldi anitz egiten dira uda denboran. Kide bat baino gehiagok arroila-jaitsierako diploma federala badute.
Leize Mendik plazerez errezibituko zitu gure aktibitate desberdinen ezagutarazteko eta zure formatzeko, praktika sakonagoa ukan dezazun.
Harremanak
Lehendakaria : Alexis AUGUSTIN
Tel. : 06 15 72 31 37