Bertze elkarteak
Baigorriko lehen ikastola 1982an sortu zen, 5 ikaslerekin. Hiru urte berantago, burasoak mobilizatu ziren Ortzaizen ikastola baten irekitzeko.
2006an, Seaskaren sustenguarekin, Ortzaizeko ikastolako burasoek eta Baigorriko buraso berriek sustaturik, egitura berri bat sortu zen : Baigorriko ama ikastola (BAI).
Ikastola Baigorriko lehengo Izarra hotelean da eta bi ikasgela baditu, jantegi bat, etzanaldia egiteko gela bat, bulego bat, aterpe bat eta ahalmen urriko ikasleen errezibitzeko behar diren antolamendu guziak.
2014ko buruila : BAI ikastolak 31 ikasle zituen, ama eskolatik CM1 mailarat. Hiru andereñok lan egiten dute, elkarteko bi langileek lagundurik, haurtzaindegiarendako (goizetan eta arratsetan), jantegian haurren laguntzeko, eskolako ateraldietan laguntzeko...
Harremanak :
Elena Etchelet (erakaslea)
Maddalen Dupuy
Tel : 05 59 37 48 92 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
http://baigorrikoikastola.wordpress.com
HAURTZAINEN ETXEA
Haurtzainen etxea 2011ko maiatzaren 2az geroz irekia da, hiru pertsonarekin : MARIE CHOPIN, MAITENA LOPEPE, YOLANDA REY MATOS.
Etxeak 2 eta 36 hilabeteren arteko 8 haur errezibitzen ditu aldi berean.
Goizeko 6:30etarik arratseko 18:30ak arte irekia da.
Haurrak Baigorriko elizaren ondoan den egitura ttipi batean errezibituak dira.
Errezibitze proiektuaren xedea haurren loratzea eta haien bizi ingurumenaren garapena da.
Denen errezibitzeko eta deneri irekitzeko izpiritua beti atxikiz ari da.
Haur gaztearen errezibitzea eta piztea, burasoen eginkizuna laguntzea, haurrak lankidetzan altxatzea.
Haurtzainen etxeak familiako ingurumena eta kolektibitate ttipia elkartzen ditu.
Egun guzietako aktibitateak proposatuak dira : pintura, moldatzeko orea, motrizitatea, musika, etab... aurkikuntza eta autonomia.
Haurraren ordutegia burasoen beharrari egokitzen zako.
Les p'tits loups elkartean, haurrak frantsesez eta eskuaraz errezibitzen ahal dira.
Maitenak eta Yolandak eskuara mintzaturik, hizkuntza egun guziz erabilia da gure etxean eta gure errezibitze proiektuaren osoki barne da.
"Les p'tits loups" elkartearekin harremanetan sartzeko :
Maitena LOPEPE : 0607034188 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Marie CHOPIN : 0618702294 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Yolanda REY MATOS : 0677935658 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Denen probetxuzko gisa ezagutua den elkartea izanik, Euskal Herriko Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak (Centre Permanent d'Initiatives pour l'Environnement Pays basque, CPIE Pays basque) ingurumenari eta garapen iraunkorrari buruzko heziketan eta lurraldeen laguntzaren alorrean esku hartzen du.
Gure bizi inguruneari buruzko jokabide arduratsuen sortzerat laguntzen du, sentsibilizazio, heziketa eta formakuntza egintzak garatuz (eskola ateraldiak...), eremuaren kudeaketan eta ondareen balioa agerian emaitean parte hartuz (espert lanak...), astialdiko aktibitateak eta ezagutza aktibitateak proposatuz (naturaren ezagutzeko ateraldiak....), etab.
Ingurumenari ikusmolde orokor baten arabera lotzen zako. Ikusmolde horrek kontuan hartzen ditu bai ondare naturalak, eraikiak edo kulturalak, bai bizilagunak, beren trebetasunekin, beren praktikekin eta beren antolatzeko moldeekin.
Euskal Herriko Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra (CPIE)
Herriko Etxeko plaza
64430 BAIGORRI
Telefono finkoa : 05 59 37 47 20
Telefono mugikorra : 06 14 88 70 21
Irekitzeko egun eta tenoreak : asteartetik ortziralerat, 9:00etarik 12:00etarat et de 13:00etatik 17:00etarat
E-maila : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Webgunea : www.cpiepaysbasque.fr