Baigorri­-Garaziko Gazteriaren Argibide Gunea (PIJ)

Baigorriko Gazteriaren Argibide Gunea gazteen errezibitzeko lekua da. Beren egun guzietako biziari buruzko galdeak dituzten gazte guziak izenik eman gabe, kitorik eta hitzordurik gabe errezibitzen dira, gazteen ikasketen, lanbideen, bizitegien, desmartxa administratiboen, osagarriaren, astialdien, enpleguaren, hizkuntza ikasteko egonaldien... aipatzeko.
Gazteendako pentsatua izanik, informazio hori han berean kontsultatzen ahal da edo eramaiten ahal da. Dokumentazioa egiazko datu basea da eta gazteen gidatzeko eta beren bilaketan orientatzeko egina da.
Paper eta informatika euskarrian eskuragarri da. Informazio argia da, osoa, objektiboa eta erregularki eguneratua.
Egiturak zerbitzuak ere proposatzen ditu, kitorik, hala nola CVaren eta motibazio gutunaren apailatzeko eta idazteko laguntza, ordenagailu baten eta internet loturaren erabiltzea, Akitaniako Ikasleen Karta (Carte Aquitaine Etudiants), burasoak eta aldian aldiko haurtzainak (baby­sitter) harremanetan ezartzea, osagarriari buruzko informazioa, BAFA/BAFD formakuntza eskaintzak...
Baigorriko Gazteriaren Argibide Guneak urte guziz Baigorri­Garaziko Elkarteen Foroa antolatzen du (buruileko lehen ebiakoitzean). Bi urte guziz, otsailean, Gazteriaren Argibide Guneak lanbideen eta orientazioaren Foro handi bat antolatzen du, eskolako orientazio egoeran diren gazteeri zuzendurik.
Baigorriko Gazteriaren Argibide Guneak egiazko zerbitzu publiko misioa du, Estatuak definiturik eta garantia emanik, (Gazteriaren kargua duen Ministerioa). Gazteriaren Argibide sarearen parte da. Sare horrek Frantzian 1 620 egitura baino gehiago biltzen ditu eta urte guziz 5 milioi gazte baino gehiago errezibitzen. Nazio mailan, sarearen burua Gazteriaren Argibide eta Dokumentazio Gunea da (Centre d’Information et de Documentation Jeunesse, CIDJ) eta Akitania eskualdearen mailan, Akitaniako Gazteriaren Argibide Gunea (Centre Information Jeunesse Aquitaine, CIJA).
Beraz, Gazteriaren Argibide sareak bere koherentzia eta bere dinamika atxikitzen du, Gazteriaren Argibide Gutunarekin (Charte Information Jeunesse) bat egiteari eta erreferentziazko dokumentazio beraren erabiltzeari esker.

BAIGORRI­GARAZIKO GAZTERIAREN ARGIBIDE GUNEA (PIJ)
Herriko Etxeko plaza
64430 BAIGORRI
Telefono finkoa : 05 59 37 47 20
Irekitzeko egun eta tenoreak : asteartetik ortziralerat, 9:00etarik 12:00etarat et de 13:00etatik 17:00etarat

E­-maila : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Webgunea : http://izpegi.pagesperso­@orange.fr

 

  • Imprimer
Plus dans cette catégorie : Baigorriko ikastola »