Baigorriko ikastola

Baigorriko lehen ikastola 1982an sortu zen, 5 ikaslerekin. Hiru urte berantago, burasoak mobilizatu ziren Ortzaizen ikastola baten irekitzeko.
2006an, Seaskaren sustenguarekin, Ortzaizeko ikastolako burasoek eta Baigorriko buraso berriek sustaturik, egitura berri bat sortu zen : Baigorriko ama ikastola (BAI).
Ikastola Baigorriko lehengo Izarra hotelean da eta bi ikasgela baditu, jantegi bat, etzanaldia egiteko gela bat, bulego bat, aterpe bat eta ahalmen urriko ikasleen errezibitzeko behar diren antolamendu guziak.
2014ko buruila : BAI ikastolak 31 ikasle zituen, ama eskolatik CM1 mailarat. Hiru andereñok lan egiten dute, elkarteko bi langileek lagundurik, haurtzaindegiarendako (goizetan eta arratsetan), jantegian haurren laguntzeko, eskolako ateraldietan laguntzeko...

Harremanak :

Elena Etchelet (erakaslea)
Maddalen Dupuy
Tel : 05 59 37 48 92 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
http://baigorrikoikastola.wordpress.com

  • Imprimer
Plus dans cette catégorie : "Les P'tits Loups" elkartea »