"Les P'tits Loups" elkartea

HAURTZAINEN ETXEA

Haurtzainen etxea 2011ko maiatzaren 2az geroz irekia da, hiru pertsonarekin : MARIE CHOPIN, MAITENA LOPEPE, YOLANDA REY MATOS.

Etxeak 2 eta 36 hilabeteren arteko 8 haur errezibitzen ditu aldi berean.
Goizeko 6:30etarik arratseko 18:30ak arte irekia da.

Haurrak Baigorriko elizaren ondoan den egitura ttipi batean errezibituak dira.
Errezibitze proiektuaren xedea haurren loratzea eta haien bizi ingurumenaren garapena da.
Denen errezibitzeko eta deneri irekitzeko izpiritua beti atxikiz ari da.
Haur gaztearen errezibitzea eta piztea, burasoen eginkizuna laguntzea, haurrak lankidetzan altxatzea.
Haurtzainen etxeak familiako ingurumena eta kolektibitate ttipia elkartzen ditu.
Egun guzietako aktibitateak proposatuak dira : pintura, moldatzeko orea, motrizitatea, musika, etab... aurkikuntza eta autonomia.
Haurraren ordutegia burasoen beharrari egokitzen zako.

Les p'tits loups elkartean, haurrak frantsesez eta eskuaraz errezibitzen ahal dira.
Maitenak eta Yolandak eskuara mintzaturik, hizkuntza egun guziz erabilia da gure etxean eta gure errezibitze proiektuaren osoki barne da.

"Les p'tits loups" elkartearekin harremanetan sartzeko :

Maitena LOPEPE : 0607034188 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Marie CHOPIN : 0618702294 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Yolanda REY MATOS : 0677935658 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

  • Imprimer