Kirolak

Nafarroa errugbi kirol batasuna 2003an sortua da, Baigorriko eta Garaziko klubeen bat egitetik.

Egungo egunean, 500 lizentziadun biltzen ditu, nonbait han : 150 errugbi eskolan, 164 gazteetan, 75 senior eta 110 buruzagi eta entrenatzaile ; horrez gain hogoi bat laguntzaile badira.

Urteko buxeta guti gorabehera 350 000 €­koa da, eta horietarik 4/5ak lekuko ekonomiari itzultzen zazko.

Ohartzekoa da 6 aldiz izan girela Frantziako txapeldun, ondoko taldeek titulua irabazirik : Fédérale 2 saileko seniorrak 2006an, Teulière saileko kadetak 2007an eta 2008an, Balandrade juniorrak 2009an, 2014an eta 2018an, ahantzi gabe Bélascain sailekoak finalerat heldu zirela, 2012an.

Fédérale 2ko klub guzien artean, Nafarroa (beste guti batzuekin) ohargarri da, bere izpirituari esker : jokalariak egiazko amateurrak dira eta gehien­-gehienak Euskal Herri barnealdetik heldu, nahiz eta klubak ez dezten bortak hesten harekin juntatu nahi duteneri.

Talde guziak bihotz eta bertute handiarekin ari dira eta horrek ere dako klub huni berotasun eta giro berezia emaiten. Segi Nafarroa !

HARREMANAK

Baigorriko egoitza, tel / fax : 05 59 37 46 37

Garaziko egoitza, tel / fax : 05 59 37 32 60

Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Webgunea : www.usnafarroa.fr

Permanentziak : astelehenetan ­ asteazkenetan ­ ortziraleetan 18:00etarik 21:00etarat eta ortzegunetan 15:00etarik 17:00etarat (Baigorri) ­Entrenamendu egunetan Garazin.

Gaur egun : ­lehendakaria : Xabi ETCHEVERRY 06 70 40 17 94 

Errugbi eskolarendako : Patto Etcheverria 06 58 21 32 41 

Astelehen guziz 15:00etarik 16:00etarat Plaza Xokon

Luzaketa ariketak eta sofrologia­lasaitze ariketak : xutik, baloi suitzarretan jarririk, edo etzanik. Kontzentrazioan eta hats hartzean oinarriturik, gure gorputzaz kontzientzia hartzeko eta hats hartzearen menderatzeko ahala ematen du. Horri esker, norberaren barneko indarra, bere baitako konfiantza eta baikortasuna berreskuratzen dira, eta estresari eta tentsioari hobeki buru egiten da.

Ontsa izatea eta lasaitzea segurtatuak.

10 € hilabetea.

Harremanetan jartzeko : Laurence ROZADOS, 06 73 44 81 40.

Euskal Raid elkartea 1997an sortua da. Haren helburua ibarrean gertakari baten antolatzea da, urte oroz, Salbatore asteburuan (maiatzean). Maila desberdineko lasterkarieri mendi lasterketa desberdinak proposatuak zezte : 2 x 25 km­koa eta 2 x 40 km­koa birazkako taldeentzat eta 130 km­ko Ultra Trail lasterketa, birazka edo bakarka.

18 urtez goitiko 2 000 lasterkarik gertakari hortan parte hartzen dute. Borondate oneko 300 laguntzaile baino gehiagok Euskal Traileko antolaketari eskukaldi bat emaiten dakote, urte oroz.

Zuen egutegietan idazteko : 2018ko Euskal Traila maiatzaren 11 eta 12an iraganen da.

Harremanak

EUSKAL Raid Elkartea
64 430 BAIGORRI
06 37 36 89 77
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
www.euskalraid.com

Christian OCAFRAIN, Lehendakaria
06 07 98 34 28

Izena : US NAFARROA HANDBALL

Harremana : Hélène ANSOLABEHERE
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Helbidea : Errugbi taldearen egoitza ­ 64 430 BAIGORRI


Telefonoa : 06 75 77 89 42

Baigorriko eta Garaziko kantonamenduetako neskeri eta emazteeri taldekako emazte kirol bat proposatzen deegu : eskubaloia.
Gazteak 7 urtez goiti jiten ahal dira eskubaloian aritzerat.

Entrenamenduetako tenoreak :

BAIGORRIKO ezker paretan :

Eskubaloi eskola : 13:30etatik 15:00ak arte, ebiakoitz arratsaldeetan.
11 urte baino gutiagokoak : 14:30etatik 16:00ak arte.
13 urte baino gutiagokoak : 17:30etatik 19:00ak arte, asteazken arratsaldeetan.
15 urte baino gutiagokoak : 16:00etatik 17:30ak arte, asteazken arratsaldeetan.

GARAZIKO Jai Alaian :

18 urte baino gutiagokoak : 17:30etatik 19:00ak arte, ortziraleetan.
Seniorrak : 21:00etatik 22:30ak arte, ortziraleetan.
Aisialdiko eskubaloia : 20:30etatik 22:00ak arte, (lehiaketarik ez).

Partidak asteburuetan dira, ebiakoitzetan edo igandeetan.

Elkarte batean parte hartu nahi duten urririkako laguntzaileak ere ongi etorriak dira (lan administratiboan, taldeen laguntzeko eta zaintzeko, ...)

ZAHARRER SEGI ELKARTEA

zaharrer segi logo

Helbidea :

Place de la Mairie
64430 BAIGORRI

Kontaktuak :

Ko-lehendakariak : Gratien Juantorena (06 09 36 46 01), Beñat Sémérena (06 76 73 23 06), Jean Marc Oçafrain (06 70 90 80 80)
Idazkaria : Argia Olçomendy ( 06 15 51 32 41)
Telefona : 05 59 37 46 51
Mail : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Loturak :

Ligue de Pelote du Pays Basque
http://www.ffpb.net/
Fédération Française de pelote Basque :
http://www.lppb.fr/
Union Basque :
http://www.unionbasque.com/

PLAZA XOKO
BAIGORRI

Harremanak

Maryvonne LAMPERT
Tél.  :06 77 86 45 76 
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Proposatu aktibitateak :

Kardioa (step)
Giharren azkartzea (halterak, baloia, elastikoak, makila)
Luzaketak, lasaitzea