Nafarroa errugbi

Nafarroa errugbi kirol batasuna 2003an sortua da, Baigorriko eta Garaziko klubeen bat egitetik.

Egungo egunean, 500 lizentziadun biltzen ditu, nonbait han : 150 errugbi eskolan, 164 gazteetan, 75 senior eta 110 buruzagi eta entrenatzaile ; horrez gain hogoi bat laguntzaile badira.

Urteko buxeta guti gorabehera 350 000 €­koa da, eta horietarik 4/5ak lekuko ekonomiari itzultzen zazko.

Ohartzekoa da 6 aldiz izan girela Frantziako txapeldun, ondoko taldeek titulua irabazirik : Fédérale 2 saileko seniorrak 2006an, Teulière saileko kadetak 2007an eta 2008an, Balandrade juniorrak 2009an, 2014an eta 2018an, ahantzi gabe Bélascain sailekoak finalerat heldu zirela, 2012an.

Fédérale 2ko klub guzien artean, Nafarroa (beste guti batzuekin) ohargarri da, bere izpirituari esker : jokalariak egiazko amateurrak dira eta gehien­-gehienak Euskal Herri barnealdetik heldu, nahiz eta klubak ez dezten bortak hesten harekin juntatu nahi duteneri.

Talde guziak bihotz eta bertute handiarekin ari dira eta horrek ere dako klub huni berotasun eta giro berezia emaiten. Segi Nafarroa !

HARREMANAK

Baigorriko egoitza, tel / fax : 05 59 37 46 37

Garaziko egoitza, tel / fax : 05 59 37 32 60

Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Webgunea : www.usnafarroa.fr

Permanentziak : astelehenetan ­ asteazkenetan ­ ortziraleetan 18:00etarik 21:00etarat eta ortzegunetan 15:00etarik 17:00etarat (Baigorri) ­Entrenamendu egunetan Garazin.

Gaur egun : ­lehendakaria : Xabi ETCHEVERRY 06 70 40 17 94 

Errugbi eskolarendako : Patto Etcheverria 06 58 21 32 41 

  • Imprimer
Plus dans cette catégorie : Gimnastika klaseak »