Kultura

Arrola dantza taldeak bere 70. urteburua ospatu du 2012ko agorrilean. Gure elkarteak dantza eskola badu, nonbait han 120 ikasle eta hamar bat irakasle biltzen dituena.

Dantza klaseak ortzirale arratsetan iragaiten dira, Plaza Xokon, 18:00ak eta 20:00ak artean, buruilaren hondarretik ekain hastapenerat. Bertzalde, gure helduen dantza taldeak ikusgarri osoak emaiten ditu eta gertakari anitzetan parte hartzen du, udaberritik larrazkenerat, bai herrian eta bai herritik kanpo : Elizondoko Baztandarren Biltzarrean, Lekeition, Beasainen, etab. Horrez gain, Euskal Herritik kanpoko festibal batzuetan ere parte hartu dugu : Bretainian, Ukrainan (Lvivko taldea), nun lotura bereziak baititugu, etab.

Gure errepertorioa aberatsa da, Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik heldu diren dantzak ezagutzen baititugu. Bainan Baxenabarreko eta Nafarroako dantzak bereziki ikasten ditugu.

Euskal Herritik, Bretainiatik eta Ukrainatik iraganez, Arrolak harreman anitz lotu du eta adiskide anitz badu !

Harremana

Betti Haristoy (Lehendakaria) :
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Tel : 06.81.83.44.10

Aktibitatea : Helduen Antzerkia

Errepetizioen lekua : Musika eskolaren gibeleko prefabrikatua, 64430 Baigorri
Urte guziz, buruiletik apirilerat, astean behin biltzen gira, gure antzerkiaren errepikatzeko. Irri­-antzerkiak antzezten ditugu.
Gero, herri batzuetarat joaiten gira gure ikusgarriaren emaiteko.
Nahi duen elkarteak ere errezibitzen ahal gitu eta elgarrekin adosten ditugu gure emanaldiaren baldintzak.
2013ko apirilaz geroz, Laurent Baffiek idatzi TOC TOC antzerkia emaiten dugu. 2013ko urriaren 6an, igandearekin, Baigorriko Plaza Xokon izanen gira.

Harremanak :

Lehendakaria : Philippe Berthou
Tel : 05 59 37 19 35
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

LAGUN ALAI
Lagun Alai taldea, 2013-ko maiatzaren 23 an sortua da. Gaurregun, gizon eta emazte, 27 kantariez osatua da, Giovanni Prinelli daukala kantu zuzendari. Helburua du, kantatzeko plazerrarekin batean,kontzertu eta animazio eskaintzea. Kantu errepikak, apez etxean egiten dira oraino, astearte aratsetan, 8.30 tan. Parte hartu edo argitasun gehiago nahi duenak, deitu dezake gorago eman helbidera.

Harremanak :

Joseph Errotabéhère (Lehendakaria) Berroa 64 430, Baigorri
Tel. 05.59.37.42.07
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

IPARRALAI

Idazkaritzaren telefono zenbakia : 06 89 24 68 27

Koordinatzaile pedagogikoaren telefono zenbakia : 06 89 24 68 27
Helbidea : 358, route d'Iraty, Château Salha, 64220 Donazaharre
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Webgunea : https://www.iparralai.org/

Idazkaritzaren tenoreak : ikus gure webguneko harremanak atala

Aktibitatea :

Garazi Baigorriko Herri Elkargoan, Iparralaik musikaren irakaskuntza proposatzen du, frantsesez eta eskuaraz.
Musikaren irakaskuntza 6 urtez goiti proposatua da ; heldueri zuzendu klase bereziak ere badira. Tresna desberdinak irakasten dira : eskusoinua, pianoa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, baxua, saxofoia, tronpetak, klarinetea, bateria, panderoa, alboka, ...
Taldekako musika aktibitateak ere eskaintzen dira.
Eskolak hogoi bat irakasle biltzen du.
Irakaskuntza Baigorrin eta Donibane Garazin iragaiten da.
Irakaskuntzak Baigorrin (lehengo Herriko Etxean) eta Donazaharren (Salha Gazteluan) iragaiten dira.

Orotarat 250 erakasle badira, izan dadin haur edo heldu.