Arrola dantza taldeak bere 70. urteburua ospatu du 2012ko agorrilean. Gure elkarteak dantza eskola badu, nonbait han 120 ikasle eta hamar bat irakasle biltzen dituena.
Dantza klaseak ortzirale arratsetan iragaiten dira, Plaza Xokon, 18:00ak eta 20:00ak artean, buruilaren hondarretik ekain hastapenerat. Bertzalde, gure helduen dantza taldeak ikusgarri osoak emaiten ditu eta gertakari anitzetan parte hartzen du, udaberritik larrazkenerat, bai herrian eta bai herritik kanpo : Elizondoko Baztandarren Biltzarrean, Lekeition, Beasainen, etab. Horrez gain, Euskal Herritik kanpoko festibal batzuetan ere parte hartu dugu : Bretainian, Ukrainan (Lvivko taldea), nun lotura bereziak baititugu, etab.
Gure errepertorioa aberatsa da, Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik heldu diren dantzak ezagutzen baititugu. Bainan Baxenabarreko eta Nafarroako dantzak bereziki ikasten ditugu.
Euskal Herritik, Bretainiatik eta Ukrainatik iraganez, Arrolak harreman anitz lotu du eta adiskide anitz badu !
Harremana
Betti Haristoy (Lehendakaria) :
Helbide elektronikoa : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Tel : 06.81.83.44.10