Arrotz logelak
2007ko agorrilaren 03ko dekretuaren ondorioz, arrotz logelak nahi ala ez Herriko Etxean deklaratu behar dira. Deklarazio horrek zehaztu behar ditu deklaratzailearen nortasuna, egoiliarraren bizilekua, arrandan eman ganbaren kopurua, hartzen ahal diren pertsonen gehienezko kopurua bai eta alokatzeko pentsatuak diren denboraldiak.
Deklaratzeko inprimakia telekarga ezazu. Eskuratze agiria igorria izanen zauzu deklarazioa eskuratu orduko.
Turismoko apartamentu mublatuak
2009ko uztailaren 22ko legearen 24. artikuluan, turismoko kodean sartzen den L 324-1-1 artikulua bada. Artikulu horrek dio turismoko apartamentu mublatuak nahi ala ez Herriko Etxean deklaratu behar direla. Hemendik goiti, turismoko apartamentu mublatu baten jabe den pertsona orok lehenagotik apartamentu mublatu hori den lekuko Herriko Etxean deklaratu behar du.
Deklaratzeko inprimakia telekarga ezazu. Eskuratze agiria igorria izanen zauzu deklarazioa eskuratu orduko.
Egonaldi zerga
- Lurralde elkargoen kode orokorra
www.legifrance.gouv.fr/affichCode.do?idArticle=LEGIARTI000006390625&idSectionTA=LEGISCTA000006197549&cidTexte=LEGITEXT000006070633&dateTexte=20090529
- Deliberamenduak - Tarifak
2011-2012ko tarifak telekarga itzazu
2013-2014ko tarifak telekarga itzazu
2015-2016ko tarifak telekarga itzazu
- Ordainketen egoera-orria
Ordainketen taula telekarga ezazu