Kintoatik pasatuz, Donibane Garazitik Iruñeara doan ardatza garatzeko nahiarekin, 13 partzuer bildu dira Kintoan Barna deitu mugaz gaindiko Poctefa europear proiektuaren baitan.
Iruñeako Turismo Bulegoa / Euskal Herriko Turismo Bulegoa / Esteribarko Herriko Etxea / Zubiriko Kontseilua / Larrasoañako Kontseilua / Eugiko Kontseilua / Baigorriko Ibarreko Sindikata / Argintzuko Artzain Taldea / Egurzako Artzain Taldea / Urepeleko Herriko Etxea / Aldudeko Herriko Etxea / Baigorriko Herriko Etxea.
Ibarrek pairatzen duten biztanleriaren apaltzea gelditzea da helburu nagusia. Horretarako eskualdeko erakartasuna garatu nahi da, ibarrak berpiztuz eta hori baliabide kultural, sozial eta ekonomikoak balorizatuz biztanleentzat. Herri bakotxak eremanen duen proiektuak garapen honi erantzunen dako, adibidez, Nafarroako historiari buruzko zentro bat sortuz, metageien ondarea ezgutzera utziz, ... Bestalde, lekuko produktu eta mozkinen sustatzea eta naturako kirolen garatzeko helburuak daude. Iruña bezalako hiri-guneen parte hartzearekin, landa eta hiri munduaren arteko trukaketak egitasmoari izaera berri baten ematea ahalbideratuko du.
Kintoan Barna proiektu osoaren kostua 2 823 145 €-koa da, 65% Fond Européen de Développement Régional (FEDER) fondo europearretik heldu delarik.
Gaur egun oraindik, Euskal Herriko historiaren zati handi bat itzalean geratzen da. Ez da pentsatu behar erruduna ezagutza eskasa denik: jakintzaren hedapenak ere zailtasunak ezagutzen ditu. Jakintza honen transmisioa garatua eta publiko zabal bai adaptatua izan behar da.
Nahi honekin du Baigorriko herriak Mehaka zentroa eraiki nahi. Nafarroako Erresuman integratua izan denetik (1189) Frantses Errepublikaren baitako eskualde izan arte (1789), Baxenabarreren historia kondatuko duen erakusketari esker, hemengo historiaren oinarri batzuk eskainiko dira.
Baxenabarre eta Euskal Herriko biztanleei bideratua, baita hunarat etorri diren bisitariei ere, erakusketa ahal bezain erakargarri, ludiko eta irakurterrexa nahi genizueke eskaini.
Sartzetik bisitaria espazio eta denboran kokatuko du, hunek Historiaren haria gal ez dezan. Erakusketaren mamia hiru zatitan banatua izanen da: 1. Erdi Aroa, Baxenabarre Nafarroako Erresumaren eskualde bat delarik (1189-1523), 2. Aro Modernoa, Baxenabarre erresuma bat delarik (1523-1789), 3. Frantses Iraultza eta bere ondorio hurbilak (1789).
Idekidura 2021eko azaroan pentsatua da.